Elhuyar Matxin 2.0 - Euskarazko itzultzaile automatikoaren bertsio berritua

Testuen itzulpena

  Entzun emaitza gure ahots sintesiko sistema erabiliz

Webguneen itzulpena

Dokumentuen itzulpena

Itzulpen automatikoa ez da nahikoa zuretzat? Itzulpen profesional bat behar duzu? Eskatu aurrekontua Elhuyarren itzulpen-zerbitzuari, inolako konpromisorik gabe: itzulpenak@elhuyar.com

Gaztelaniatik euskarara itzulpenak automatikoki egiten dituen eta publikoki erabilgarri dagoen itzulpen automatikoko lehen sistema da Matxin. Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa Taldeak eta Elhuyarrek garatu dute, Espainiako Gobernuak diruz lagunduta. Software librea da, GNU GPL lizentziapean argitaratutakoa.

Itzulpen automatikoko OpenTrad proiektuak barnean hartzen dituen bi proiektuetako bat da, eta ezberdintasun lexiko eta sintaktiko handiak dituzten hizkuntzen arteko itzulpenak egiteko prestatuta dago; kasu honetan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko. Matxin erabilera orokorreko itzulpen automatikoko sistema bat da, eta jatorri- eta helburu-hizkuntzetako baliabide linguistikoak ditu oinarrian. Hiru fasetan egiten du itzulpena: analisia, transferentzia eta sorkuntza. Analisi-fasean abiapuntu-testuaren analisi sintaktikoa lortzen du (gaztelaniarako, Freeling software libreko paketea erabiltzen da). Transferentzia-fasean, bi mailatan egiten du lan: lexikoan eta egituran. Maila lexikalean, estaldura handiko zenbait hiztegi elebidunetako informazioa kontsultatzen da. Egitura-mailan, besteak beste, gaztelaniazko testua analizatuta lortutako informazioa xehatu eta informazio egokienaren aukeraketa egiten da; adibidez, postposizioen desanbiguazioa eta aditz-kateen transferentzia. Azkenik, sorkuntza sintaktikoan eta morfologikoan, esaldi bakoitzeko hitzak eta sintagmak ordenatzen dira, , hitz bakoitzaren forma sortzen da euskararako prozesadore morfologikoa erabiliz.

Informazio gehiago: elhuyarig@elhuyar.com